Helegitea, Kutxabank-en administrazio kontseiluari
DONOSTIA. Gipuzkoako Diputazioak helegitea jarriko dio Kutxabank-en administrazio kontseiluaren eraketari. Integrazio kontratuak zioen hogeitik sei ordezkari izango zituela Gipuzkoak, baina azkeneanhamabostetik lau izango ditu. Martin Garitano ahaldun nagusiaren esanetan, arrazoi politikoek eragin dute aldaketa. «Bilduri kalte egiteko, Gipuzkoari egin zaio kalte, Arabaren eta PPren mesedetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu