Txinako produktuekiko dependentzia handitu egin da azken hilabeteetan, eta merkantziak hango portuetatik ezin atera dabiltza, edukiontzi nahikorik ez dagoelako. Itsas garraioaren prezioak izugarri garestitu dira, eta Europako eta AEBetako enpresak hornidura arazoak nabaritzen hasiak dira.