
Lan gatazka
Tubacex Borrokan: «Mahai gainean kaleratzerik ez dagoen arte jarraituko dugu»
Gaur bi hilabete hasi zuten greba, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Azpimarratu dute indarra hartu dutela enpresak egiten dizkien «mehatxuzko barne adierazpenei» aurre egin eta borrokan jarraitzeko, eta salatu dute Jaurlaritza «patronalaren bozeramailea» dela.