
Maiatzaren Lehena
Auzitegiak babestu egin ditu Maiatzaren Lehenerako ezarritako itxiera perimetralak
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Jaurlaritzaren debekua proportzionala dela eta ez duela oinarrizko eskubiderik urratzen. Epaileak dio mobilizazioetan parte hartzea ez dela jarduera profesional bat eta, beraz, ez dela sartzen gobernuaren salbuespenetan.