ekonomia saileko azken albisteak

Ekonomia

MercaBilbao

Ibai Maruri Bilbao

50 urte bete ditu Basauriko MercaBilbao handizkarien merkatuak. 71 enpresa daude han lanean, eta, Bizkaiko txikizkari eta ostalariak ez ezik, inguruko lurraldeetakoak ere hornitzen dituzte. Pandemia dela eta, iaz markak hautsi zituen: 258 mila tona elikagai merkaturatu zituzten. 50 urteotan, 12 milioi tona.

Publizitatea

Hemeroteka

2021eko maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
<b>Caparrosoko behitegia.</b> Jaio diren txahalentzat, 750 iglu egokitu ditu 18,2 hektareako eremu batean.

Caparrosoko behitegia

BEHITEGI HANDIENA, ETXEAN

Europako makroetxalderik handiena Euskal Herrian dago, Caparroson. Epaitegien erabakiak lagunduta, 7.200 esne behi izango ditu 2023rako. Behitegiak eta hari lotutako biometanizazio plantaren hondakinen kudeaketak alarma piztu dute Nafarroan.
<b>Haztegiaren lurrak. </b>Miguel Garcia, etxaldeak hartuko lituzkeen lurrak erakusten.

Noviercas

Noviercas, galbidearen aurrean

Valle de Odietak lurrak erosi ditu Soriako Noviercas herrian, Europako behi etxalderik handiena egiteko, eta lubaki sakon bat eragin du proiektuaren aldekoen eta aurkakoen artean. 23.500 behi pilatzeko egitasmo bat da.