FAMILIEN ZORPETZEA

Herritarrek batez beste 21.000 euro inguru zor dizkiete bankuei

Espainiako Bankuaren arabera, bizkaitarrak dira gehien zorpetuta daudenak, eta gipuzkoarrak gutxien

joxerra senar
DONOSTIA
2004ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Familien zorpetzearen inguruan beste datu kezkagarri bat plazaratu zen atzo. Espainiako Bankuaren arabera, iazko irailean Hego Euskal Herrian batez beste herritar bakoitzak 21.000 euro inguruko zorra zuen finantza erakundeekin. Guztira, bai familiek bai enpresek 55.727 milioi euroko zorra dute banku, aurrezki kutxa eta finantza kooperatibekin.

Herrialdez herrialde, alde batzuk ageri dira. Bizkaitarrak dira gehien zorpetuta daudenak, eta batez beste 22.689 euro zor diete finantza erakundeei. Gipuzkoarrak dira, bestetik, gutxien zorpetutakoak: 19.291 eurorekin. Espainiako Bankuak atzo emandako datuetatik beste ondorio bat atera daiteke. Aurrezki kutxen eta bankuen arteko lehia bizia dagoela gaur egun Hego Euskal Herrian eta bi finantza sektoreok ia parez pare daudela lau lurraldeak osotasunean hartuz gero: herritarrek eta enpresek 23.915 milioi euroko zorra dute bankuekin eta 23.357 milioi eurokoa aurrezki kutxekin. Bestetik, espainiarrek 734.294 milioi euroko zorra dute finantza erakundeekin eta batez beste 17.977 milioi euro zor dizkiete. Madrildarrak dira gehien zorpetutakoak (32.195 euro) eta Ourensekoak gutxien (7.159).

Frantzian 165.478 sendi zorrari aurre egin ezinik

Frantziako Bankuak ere familien zorpetzearen inguruko datuak kaleratu zituen atzo. 2003an 165.478 milioi euro zeuden zorrari aurre egin ezinik, 2002an baino %13,8 gehiago. Kontuan hartu behar da 1989 urteaz geroztik indarrean dagoen Neiertz legeari esker sendien gehiegizko zorpetzea saihesteko eta babesteko neurriak hartzen direla Frantzian. Gainzorpetuta dauden sendiak zenbatzeko aukera ematen dio administrazioari. Azken hamalau urtetako kopururik handiena da iazkoa.

Koldo Navaskues -EKA-ko presidentea

«Zerbait egin behar da»





Joxerra Senar - DONOSTIA

EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketako presidentea kezkati dago sendien finantza zamaren inguruan.

Hegoaldeko herritar batek 21.000 euro inguruko zorra du. Lehenik eta behin, zer deritzozu?

1991n familien zorpetzea oinarrizko errentaren %40ra iristen zen. Gaur %67az mintzo gara. Ez da bikoiztu baina ia. Dirua merke dago, etengabe erostera bultzatzen duten mezuak iristen dira eta horrek jendeak ondasun iraunkorrak edo etxebizitza erostea errazten du. Baina hori bi ahoko ezpata da. Familien diru sarreren %60 bideratu behar baduzu etxebizitza bat erostera, oporretara, semealaben ikasketetaraÉ, eta diruaren prezioa igotzen bada puntu erdi, puntu bat familien ekonomia porrot egiteko zorian dago. Mantentzen den bitartean, eutsiko diote, baina edozer gertatuz gero Ðgaixotasun bat, langabezia, esperogabeko gastu batÉ, ezin diote aurre egin zorrari eta orduan bahiturak datoz.

Frantzian eta Alemanian familiak babesteko legeak daude. Nolakoak dira?

Alemanian, kasu, 2,7 milioi sendi zorpetuta daude eta horietariko askok ezin diote zorrari aurre egin. Lehenik,zordunentzako aholkularitza Ðetxe batera joatea gonbidatzen da. Menpekotasunik gabeko 360 zentro daude eta zordunaren azterketa ekonomiko bat egiten dute. Ondo prestatutako ekonomisten bidez pertsonaren egoera ekonomikoa lekutzeko gai dira. Frantzian, adibidez, ez dute uzten errentaren %33-36 gainetik zorpetuta egoten. Mugatu egin daiteke zorpetzea, baina jakina, hori merkatu ekonomiaren aurka joango litzateke hemen eta Espainian. Ez badidate %33z gainetik zorpetzen uzten, ez luke inork pisurik erosiko. Frantzian kasu bakoitza aztertzen duen erakunde bat dago eta diru laguntzen bidez, edo interes nagusiak aukeratuz zorrari aurre egiteko baldintzarik egokienak zeintzu diren erabakitzen du.

Gizarteak zer nolako erantzuna ematen dio lege horri?

Ona , noski. Egia da inori ez zaiola atsegin gainzorpetuta dagoela esatea, edo bahituko diotela etxea. Baina administrazioak babesten bazaitu eta borondatez, zure aukeren gainetik ez bazara gainzorpetzen, uste dut egoerok babestu egin behar direla. Hemen zorra duzunean, bankuek era guztietara presio egiten dute. Ondorioz, ez duzu arazo ekonomikoa soilik, baita psikologikoa ere.

Zure ustez, nolakoa izan behar luke legeak?

Ez luke zorpetzera bultzatu behar. Batetik, prebentzio alor bat jorratu beharko luke, eta jendeari kontuak egiteko bulegoak egon beharko lirateke, askok ez dakitelako egiten. Bestetik, gainzorpetutako kasuetan, merezi bezala kasuz kasu aztertu behar dira. Ezin ditu legeak egoerok modu berean landu, baina zerbait egin behar da. Ez da posible, familiak miseriara bultzatzea, horrek gero beste arazo batzuk dakartzalako: alkohola, bikoteen banaketa, drogen menpekotasuna, arazo psikologikoakÉ

Ba al du Eusko Jaurlaritzak esku hartzeko aukerarik?

Espainiako Estatuaklegerik ateratzen ez badu,ahalmena edukikoluke . Modu asko daude. Ez du zergatik gastu pisutsua izan behar gobernuarentzat. Kontsumitzaile elkarteek edo eliz-elkarteek artekaritza zerbitzuak eskain ditzakete foru aldundietako eta udaletakogizarte zerbitzuekin batera.Baina horretarako aurrekontu dotazioak behar ditugu eta hartzekodunek zabal ditzaketen espedieenteen aurka ahalmena behar dugu ere.

Hitz egin al duzue Lakuarekin?

Bai eta jarrera ona da. Baina proposatzen duzunetik, akordioetara iristerainoÉ Uste dut oraindik ez daudela ezta idazteko prozesuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.