A-8an lanean ari zen 30 urteko gizonezko bat hil egin da gaur, atzo gauean han auto batek harrapatzean izandako zaurien ondorioz. Galdakaon (Bizkaia) gertatu zen istripua, gaueko bederatziak aldera, eta bart zendu da langilea (C.D.M.); bilbotarra da. Bide seinaleak kentzen ari zen une hartan. Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman zuten ezbeharraren ondoren.
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil den 117. langilea da. Iaz, 129 hil ziren horrela, LABek dioenez.
Lan istripua
Hil egin da atzo A-8an auto batek harrapatu zuen langilea
30 urteko bilbotar gizonezkoa da hildakoa. Bart zendu da. Atzo gauean gertatu zen istripua, Galdakaon, bide seinaleak kentzen ari zela. LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil den 117. langilea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu