Lan istripua

Hil egin da Noainen zauritutako langilea

49 urte zituen langileak.

2015eko martxoaren 30a
11:06
Entzun

Noaingo (Nafarroa) enpresa batean zauritutako langilea hil egin da. Larunbata eguerdian gertatu zen istripua autoentzako osagaiak egiten dituen lantegian. 49 urteko langileak pieza metaliko batekin kolpatu zuen burua, eta kolpeak buruko traumatismo larria eragin zion. Atzo goizean hil zen.

Erandioko lan istripua

Atzo, Erandioko Befesa lantegian izandako beste lan istripu batean, berriz, bost langile zauritu ziren. Langileetako batek gorputzaren % 80 erreta du eta bere egoera "larria" da, Gurutzetako Ospitaleak jakinarazi duenez. Gainerako lauak arin zauritu ziren.

Befesa Aluminio S-L- (Remetal) metal arinak urtzen dituen galdategia da. Istripua 12:50ean gertatu zen, bost langileak labe baten ondoan zeudenean.

ELAk ohar batean jakinarazi duenez, azpikontratatutako enpresa batean egiten zuen lan Erandion larri zauritutako beharginak, eta salatu du ez zuela nahikoa babes: "Enpresek ez dute inbertitzen segurtasunean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.