Lan istripuak

Hil egin da Urnietako Esnelat enpresan zauritutako behargina

Langilea mantenu lanetan ari zen sei metroko altueratik erori eta larri zauritu zenean.

2016ko uztailaren 1a
18:00
Entzun

Donostiako Ospitaleak jakinarazi duenez hil egin da atzo Urnietako Esnelat enpresan zauritutako behargina. 25 urteko langilea mantenu lanak egiten ari zen, sei metroko altueratik erori zenean. Gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur LAB sindikatuak deituta.

Urnietakoa ez zen, ordea, atzoko lan istripu bakarra izan. Goizeko 09:00etan, Gasteizko Zorelor enpresan, 41 urteko behargina harrapatuta geratu zen makina bat erabiltzen ari zenean. Langileari zango bat moztu behar izan diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.