EkoNOMIA

Hilda topatu dute Madoff iruzur auziko frantziar inbertsiogile bat, New Yorken

Poliziak dio odolustuta zendu dela. Access International diru gestorako sortzaileetakoa zen eta 1.400 milioi dolar galdu zituen auzian.

2008ko abenduaren 24a
11:14
Entzun
Bernard Madoff-en iruzur auzian inplikatutako dagoen frantziar inbertitzaile bat hilda topatu dute, New Yorken. Thierry Magon de la Villehuchet da hura (65 urte), eta Access International diru gestorako sortzaileetakoa izan zen. 1.400 milioi dolar galdu zituen auzian hark.

Polizia iturrien arabera, eskumuturrak ebakita zeuzkan eta odolustuta zendu da.

Madoffek berak atxilotuta segitzen du, bere etxean, New Yorken.

Abenduaren 12an izan zen Bernard Madoffen iruzurraren berri. Itzal handiko pertsona zen Wall Streeten: ia 50 urte zeramatzan finantza munduan eta enpresa elektronikoen merkatuko (Nasdaq) presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. 1960an sortu zuen Bernard Madoff Investment Securities, sorosle lanetan aurreztutako diruarekin. Azken urteetan, ordea, erreferentziako inbertsiogile bihurtu zen aberatsenentzat eta mundu osoko enpresa eta finantza erakundeentzat. Batez beste %8ko errentagarritasuna lortzen zuen bezeroentzat, baita burtsak behera egiten zuten garaietan ere. Arriskurik gabeko inbertsioa, berez arrisku handia duten funts espekulatzaileen merkatuan.

Errentagarritasun hori piramide egiturako iruzur batean oinarrituta zegoen: hau da, bezero berriek inbertitutako dirua bihurtzen zen inbertsore zaharragoen irabazi. Horrela eman ditu urteak, dirua banatzen, dirua faltatu den arte. Zuloa, galera, 37.000 milioi euro ingurukoa da, oraingoz, Madoffen beraren esanetan.

Kaltetuen artean daude zenbait inbertsio enpresa eta mundu osoko bankuak. Beren bezeroek milaka eta ehunka milioi euro galduko dituzte. Madoffek berak Kaliforniako golf klub esklusiboenetan lortu zituen hainbat bezero, tartean AEBetako familia aberatsenetako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.