Ekonomia

Hildako bat Greziako liskarretan

Bigarren greba eguna dute gaur Grezian eta Parlamentuak gauean bozkatuko ditu murrizketa neurriak. Polizia eta manifestari batzuen artean liskar gogorrak bizi dira. Garraio sarea geldituta dago eta osasun eta hezkuntza zerbitzuek zailtasunez dihardute. Bitartean, 8.000 euroko diru-laguntza jasoko du Greziak nazioartetik. [YouTube]http://youtu.be/6MwIJ9_lrFk[/YouTube]

2011ko urriaren 20a
10:43
Entzun

Greziako Parlamentuak murrizketa neurriak aurrera ateratzeko ordu gutxi gelditzen diren bitartean protestaren ohiartzuna zabalduz doa. Parlamentuaren aurrean bildutako manifestariak berotuz doaz eta istilu bortitzak izan dira jada poliziarekin.

Bertako Skai hedabideak jakinarazi duenez sindikalista bat hil da bihotzekoak emanda. Egoera larrian eraman dute Atenasko erietxe batetara buruan jaso duen golpearen ondorioz. 40 inguru dira zaurituak eta anbulantziek zailtasunak dituzte bertaratzeko. Atxilotuak ere bost izan daitezke bertako komunikabideen arabera.  

Bigarren egunez greba orokorrak garraio sare osoa gelditzea lortu du. Trenak, taxiak eta itsasontziak geldirik daude, baina, aereportuek normaltasuna berreskuratu dute. Garraio publikoa ere martxan da eguneko lehen eta azken orduetan, langileriak mobilizazioetan parte hartzea ahalbidetzeko. Osasun eta hezkuntza zerbitzuak, administrazio publikoa, justizia zein enpresa eta industria garrantzitsuenek zailtasunak dituzte euren jarduera aurrera eramateko.

Gaur ere manifestazioetan parte hartze masiboa espero da. Atzo 70.000 eta 100.00 pertsona bildu ziren Atenasko plaza nagusian eta Parlamentuaren atarian istilu gogorrak izan ziren. Mobilizazio horiek errepikatuko direla uste da gauean baita gainditzekoa gastu murrizketa eta zerga igoera ekarriko dituen lege proiektua.

Bitartean, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak baiezkoa eman diote nazioarteko diru laguntza bat emateri. Hala, 8.000 milioi euroko jasoko ditu Greziak.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.