Langabezia saria akitu eta haien diru sarrerak Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (SMI) baino %75 baxuagoak diren langabeek gaurtik aurrera hileroko laguntza eskatu ahal izango dute. Gainera, onuradunek 65 urte azpikoak izan beharko dute. Diru laguntza hilero 420 eurokoa izango da eta sei hilabeteko iraupena izango du. Hala ere, sei hilabete gehiago luzatzeko aukera egongo da, betiere, langabezia tasak %17a gainditzen duen artean.
Diru laguntza hori jasotzen duen langabeak lan zerbitzu publikoarekin konpromisoa bete beharko du, hau da, heziketa eta lanerako plan batean parte hartzeko betebeharra.
ekoNOMIA
Hilero 420 euroko laguntza jasotzeko eskaera gaurtik aurrera egin dezakete langabeek
Diru sarrerak Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino %75 baxuagoak direnean eta langabezia saria akituta dutenean egin dezakete eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu