Hilberria

Hilik topatu dute Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia

Polizia iturrien arabera, tiro bat du bularrean. Bere buruaz beste egin duela uste dute.

Blesa, artxiboko argazki batean. EMILIO NARANJO, EFE
2017ko uztailaren 19a
07:38
Entzun

Puerto del Toroko (Cordoba, Espainia) bere etxean zegoen lagun batzuekin, eta ehizatzera joatekoak ziren goizean goiz, baina Miguel Blesa ez da besteekin batera irten. Gero aurkitu dute haren gorpua. Lehen informazioen arabera, tiro bat du bularrean. Bere buruaz beste egin duela uste duela adierazi du Poliziak.

Caja Madrideko presidente izandakoari sei urteko espetxe zigorra jarri zioten joan den martxoan, txartel ezkutuen auziagatik. Dirua bidegabe erabiltzea egozten zieten hari eta harekin batera epaitutako beste 66 laguni, tartean Rodrigo Rato Espainiako Ekonomia ministro ohiari. Ordea, helegitea jarri zuen Blesak epaiaren aurka, eta azken erabakia heldu bitartean hura aske uztea ebatzi zuen Auzitegi Nagusiko laugarren aretoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.