Hiru hilabetez jaisten jardun ostean, %2,168ra igo da euriborra

ERREDAKZIOA - DONOSTIA
2005eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Azken 15 hilabeteotako etxebizitza mailegu merkeenak izango dira berrikuspenaren ondoren ordainduko direnak. Apiriletik maiatzera bitartean behera egin arren, euriborra igo egin da uztailean, %2,168raino, baina inoizko mailarik txikienetan jarraitzen du, hala ere.

20 urterako 120.000 euroko mailegua eskatu duenak, hortaz, 11 euro inguru aurreztuko ditu hilero. Azken 15 hilabeteotan izandako bigarren kuota apalena da, ekainekoaren ondotik (%2,103an zen euriborra). Adituen arabera, urte amaiera hurbiltzen den heinean, gora egingo du euriborrak. Abenduan %2,30aren inguruan izatea espero dute. Europako Banku Zentralak interes tasak igoko dituen susmoek eragiten diote gorantz.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.