ekonomia

Hiru kutxek berezko izaera gal ez dezatela eskatu du CCOOk

Lander Muñagorri Garmendia.
2011ko martxoaren 30a
13:35
Entzun

 

BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren fusio hotzaren inguruan CCOO-Euskadik hainbat baldintza jarri ditu gaur goizean, "bateratzea behar den bezalakoa" izan dadin, Azken batean hiru kutxek berezko izaera gal ez dezatela eskatu du.

Unai Sordo sindikatuko idazakari nagusiaren hitzetan, “lehentasunezkoa” da lanaren esparruan bermeak eskaintzea. Horretaz gain, fusioaren ondoren sortuko zen erakundearen kudeaketa gobernuan kolektiboen parte-hartzea ere eman beharko litzatekeela azpimarratu du. Kutxen bereizgarria den gizarte ekintzaren jarraipena, eta enpresa txiki eta ertainei orain arte eman dizkieten laguntzak bermatzeko ere eskatu du Sordok.

Baldintza horiek aurreko bat-egiteko saiakeretan eskatutakoen oso antzekoa dela azpimarratu du CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak, eta une honetan Espainiako Estatuan ematen ari diren kutxen berregituretan eskatzen ari diren baldintza berak dira, haren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.