Norbolsak urte oparoa izan zuen iazkoa, 2004ko mozkinak bikoiztu baitzituen. Hala, 3,07 milioi euroko etekin garbiak poltsikoratu zituen, Agustin Garmendia zuzendari nagusiak atzo Bilbon adierazi bezala.
Baliabide propioen gaineko %20,4ko errentagarritasunak «sektoreko onenen parean» jarri duela esan zuen. Gainera, Bilboko Burtsan hirugarren lekua eskuratu du, kuota %15 handituta. Une hauetan sozietatea «hausnarketa estrategiko sakon bat» egiten ari dela kontatu zuen Garmendiak. Eta azalpen gehiago eman ez zituen arren, «2015era arteko asmoak zehazten» ari dela iragarri zuen. «Errentagarri izaten jarraitzeko jauzi kualitatibo bat emango dugu».
Hiru milioi euroko etekin garbiak lortu ditu Norbolsak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu