BGAE EKARPENAK
•Gipuzkoa. Asko jota, 5.000 eurora jaitsiko da gehienezko ekarpena. 52 urte edo gehiago dituztenentzat, 1.000 euro gehiago urtean, 12.500 euro arte. 65 urtetik gorakoek ezingo dute murrizketarik baliatu.
•PSE-EE. Urteko ekarpenari 12.000 euroko muga: 7.000 euro enplegukoentzat eta 5.000 euro pentsioentzat.
•Bizkaia eta Araba. Urteko ekarpena 6.000 euro, eta 52 urtetik gorakoentzat 12.500 euroko muga.
ERRENTA HANDIAK
•Gipuzkoa. Bi tarte berri sortuko dira. Urtean 120.000 euro baino gehiago irabazten dutenentzat, %47ko tasa izango da, eta 175.000 euro baino gehiago irabazten dituztenentzat, %50.
•PSE. Urtean 90.000 euro baino gehiago irabazten dutenentzat, %46ko tasa berri bat nahi du, eta 120.000 eurotik gora irabazten dutenentzat, beste bat, %47koa.
•Bizkaia eta Araba. 63.000 eurotik gora, tasa handiena %45 izango da aurrerantzean ere.
ONDAREA
•Gipuzkoa. Salbuetsita 600.000 euro arteko ondareak, gehi ohiko etxebizitzan 300.000 euro.
•PSE. Salbuetsita 700.000 euro arteko ondareak, gehi ohiko etxebizitzaren 400.000 euro.
•Bizkaia eta Araba. Salbuetsita 800.000 euro arteko ondareak, gehi ohiko etxebizitzan 400.000 euro.
AURREZKI OINARRIA
•Gipuzkoa. Lehenbiziko 1.500 euroei %20ko tasa ezarriko zaie, eta 1.500 eurotik gorakoei %24koa.
•Bizkaia eta Araba. 10.000 euro arteko tasa %20 izango da, eta hortik gora, %22.
•PSE. 6.000 euro arte %20ko tasa izango da, eta hortik gora %23koa.
ETXEBIZITZA EROSTEA
•Gipuzkoa. Kenkari orokorra, %15. Asko jota, 1.500 eta 2.000 euroko murrizketa. Kreditu fiskala 30.000 eurora jaitsiko da.
•PSE. 28.000 eurotik gorako zerga oinarriak dituztenei kenkaririk ez egitea, 18.000 eurotik 28.000 euro murrizketa beherakorra izatea.
•Bizkaia eta Araba. Urteko kenkaria muga 1.800 eta 2.300 eurora jaitsiko da. Murrizketarik handiena jasotzeko adina 35 urtetik 30era jaitsiko da.