greba orokorra

Hiru sindikatuak ere bat egin du martxoaren 29ko greba orokor deialdiarekin

Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak uste du Espainiako Gobernuaren lan erreforma "Euskal Herriko esparru ekonomiko propioaren kontrako erasoa" dela. LSB sindikatuak larunbatean agertu zion atxikimendua greba orokor deialdiari.

2012ko otsailaren 27a
12:39
Entzun

Hiru Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak babesa eman dio martxoaren 29rako deitu duten greba orokor deialdiari. Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hiru dira grebarekin bat egiteko arrazoiak: batetik, "elkartasunagatik", Espainiako Gobernuak aurkeztutako lan erreforma "soldatapeko langile guztien kontrako eraso bortitza" delako. Bestetik, langile guztiak krisi honetan "aberasten ari direnen jopuntuan" daudela salatu dute, baita horiekin bat egin duten "gobernuen jopuntuan" daudela ere. Azkenik, Hiruk uste du lan erreforma "Euskal Herriko esparru ekonomiko propioaren kontrako aurrez aurreko erasoa" dela, eta horrek marko propioaren zutabeak "hausten" dituela.

"Euskal Herrian bizi, lan, inbertitu eta zergak ordaintzen ditugun langileok gure herrian erabaki behar ditugu nola izan behar diren lan harremanak, industria sarea, ekonomia, garraio sarea, eta nola antolatu behar den gizartea, kanpoko injerentziarik eta inposaketarik onartu gabe", adierazi du.

Martxoaren 29rako Hego Euskal Herrirako greba orokorra deitua dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta ESK-k Espainiako lan erreformaren kontra egiteko. LSB sindikatuak larunbatean agertu zion atxikimendua greba orokor deialdiari. Larunbatean nazio manifestazio jendetsua egin zuten Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.