AZPIEGITURAK

Hiruk bidesarien inguruan "era koherentean" jokatzeko galdegin dio Bilduri

Garraiolari sindikatuak adierazi du Bilduk N-1 errepidean bidesaria ezartzeko aukera aintzakotzat hartzea "ez datorrela bat orain arte Gipuzkoan bidesariak jartzearen aurka erakutsi duen jarrerarekin". 

2012ko martxoaren 16a
12:45
Entzun

Hiru Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatukoak bidesarien inguruan "era koherentean" jokatzeko galdegin dio Bilduri. Sindikatuak adierazi du orain bitarte Bildu Gipuzkoan bidesariak jartzearen aurka agertu dela, eta beraz, N-1 errepidean bidesaria ezartzeko aukera aintzakotzat hartzea "ez datorrela bat aurretik erakutsitako jarrerarekin". 

Gipuzkoako Aldundiak N-1 errepidean kamioientzako bidesaria ipintzeko aukera aztertzen ari dela aurreratu zuen atzo, lurraldeko errepideen finantzaketa orekatu ahal izateko. 

Sindikatuaren esan du ez duela ulertzen zergatik erabili dituen Bilduk orain, EAJk eta PSE-EEk Etxegarateko bidesaria babesteko erabili zituzten argudio berak. Hiruk gaineratu du N-1 errepide "arriskutsu, eskas eta kolapsatua" dela, eta hala, herrialdeko biztanleak zerga eta bidesari bidez baldintza txarretan dagoen errepidea bi aldiz ordaintzera behartzea "iraingarria" dela. 

Hiruk erabat aurka dagoela azpimarratu du, eta azaldu azpiegitura hauek ordaintzeko modua gainontzeko zerbitzu publikoak ordaintzeko sistema bera behar duela izan. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.