Hitzak landan barrena

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Hitzari balioa aitortzen bazaio, zor zaio errespetua ere. Espainiak road show bat egin beharko du nazioarteko landan barrena bere ekonomia estrategia hitzez azaltzeko, eta, agian, arrakasta izango du aurrerago, ekintzez ere jokamoldea bermatzen badu. Horren guztiaren termometro gisa balioko dute zor publikoaren enkanteek eta burtsak: atzo %1,02 irabazi zuen Ibex-35ek, ekaitz osteko barearen pare, Campa ekonomia idazkariak doikuntzak eta Zapatero presidenteak bide orria defendatu ahala. Santander (+%1,94) da gure indizeen ordezkari nagusi, eta %2na irabazi zuten Repsol-YPF eta Edurnezuri blue chip-ak giltzapetik ateratzea lagungarri izan zen indizearen bilakaerarentzat. Landan, ibilian, ikusiko da 3.013 milioiren salerosketak zenbat duen egonkortzetik eta konfiantzatik. 1,37 dolarrez azpitik dabil euroa, eta alferrik dira konplotak salatzeko hitz biktimistak. Egun, 10.200eko langari eustea ez da gutxi.



Banesto. Banestorekin (-%1,01) egina duen bezala, Erresuma Batuko filialen burtsaratzea da Santanderren (+%1,94) inguruan aipatzen den aukeretako bat. Bere garaian Edurnezurik (+%2,31) TPI, Terra eta Moviles ipotxekin egin zuen legez.



British Airways. S&P rating etxeak British Airways aire garraio konpainiaren rating edo kaudimen kalifikazioa BB- mailara jaitsi du, 2009 urteak negozioa kaltetu duelako. Ikuspuntu finantzierotik arazoak txartu zaizkio, hortaz, Iberiari (-%4,29) ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.