Hogeita bosgarren suizidioa France Telecomen
PARIS. 48 urteko ingenieri bat izan da bere buruaz beste egiten azkena. France Telecomen egiten zuen lan, eta dagoeneko enpresako 25 pertsona hil dira gisa horretan. Langileak hilabete zeraman gaixoaldian, eta etxean aurkitu dute zintzilikatuta. Haren aurretik bere buruaz beste egin zuenak gutun bat utzi zion emazteari esanez ezin zuela enpresako giroa jasan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu