HTCk %70 gutxiago irabazi du urte hasieran
TAIPEI. HTC Taiwango telefono ekoizleak 115 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino %70 gutxiago. Azkeneko hamarkadan izan duen jaitsierarik handiena da. Haren diru sarrerak %35 gutxitu dira garai berean, eta 1.755 milioi euro jaso ditu. HTC One telefonoak dira konpainiaren apustua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu