Hurbilketa histerikoa?

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2010eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Jesus, hurbilketa historikoa liburua zer esana ematen ari da oraindik, eta, krisiaren kasuan, hurbilketa histerikoa dirudi txerritxo ehiztarienak. Via Crucis-aren ostean, 11.000 punturen langaz goiti da berriro Ibex-35 (+%2,55), Greziako berri hobeak, AEBetako langabeziaren moteltzea eta Espainiako zorraren bilakaera ona dela medio. Bistan da sistemak ez duela bekatu nagusiengatik damurik agertu. Hortaz, aldi baterako suspertze bat izan beharko luke azken astekoak. Baina, bestalde, Trichetek, estutu bai baina, ez ditu bankuak itoko, eta eurak izan ziren hobekuntzaren apostolu nagusi: %4,02 igo zen Bankinter eta %3na pasa bi banku nagusiak; %2 pasa igo zen Sabadell, Criteria edo Inditex bezalaxe. Hurbilketa lasairako, berbarako, demagun BBVA: 10,46 euroan da egun, iazko otsailean sei euroz azpitik zena, baina, 2007ko otsailean 18 euroz goitik ibilitakoa. Infernua zein zerua urrun ikusten dira... linbotik. 2.265 milioiren salerosketa.



FCC (+%1,53) eraikuntza eta zerbitzu enpresak bere akzioen %0,15 gehigarri bat berrerosi du azken asteetan, akzioko 24 euroren bueltan. Kapitalaren %9 berrerosia du jada, akziotan bihurgarri den zorrak akziodunen partaidetzari kalte lar egin ez diezaion.



Mapfrek(+%2,9) Caixa Catalunyarenak ziren Ascat aseguru etxeen %50 bereganatuko du, 446 milioiren truke, eta bi erakundeek elkarlanean jardungo dute. Mapfrek hedapen politikarekin jarraitzen du, oraingoan Katalunian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.