Ekonomia

Ia 1.500 langabe gutxiago martxoan Hego Euskal Herrian

Gipuzkoan eta Nafarroan behera egin du langabeziak, Bizkaian eta Araban gora.

2007ko apirilaren 3a
13:22
Entzun
Langabeziak behera egin du martxoan Hego Euskal Herrian, INEM Espainiako Enplegu Institutuaren arabera. Azkeneko hilabetean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 101.768 lagun zeuden izena emanda INEMen, otsailean baino 1.457 gutxiago.

Gipuzkoan eta Nafarroan behera egin du langabeziak: Gipuzkoan 1.096 lagun gutxiago zeuden lanik gabe (denera 23.644 pertsona ziren langabezian) eta Nafarroan 654 gutxiago (langabeak denera, 21.611).

Araban eta Bizkaian gora egin du langabe kopuruak martxoan: Araban kopurua 120 lagunekoa izan da eta Bizkaian 173koa (aurreneko herrialdean denera 11.541 langabe zeuden eta Bizkaian 44.972).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.