Ekonomia

Ia hiru mila langabe gutxiago irailean Hego Euskal Herrian

INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, irailean langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian: abuztuan baino 2.986 lagun zeuden irailean enplegurik gabe. Iazko iraileko datuekin alderatuz gero, 5.806 langabe gutxiago zeuden aurten.

2006ko urriaren 3a
15:06
Entzun
Hala ere, guztira 96.408 pertsona enplegurik gabe eta INEMeko zerrendetan izena emana daude, lan bila. Arestian esan bezala, irailean abuztuan baino2.986 langabe erregistratu gutxiago zeuden Hego Euskal Herrian. Urtebeteko bilakaera aintzat hartuz gero, berriz, aurtengo irailean iazkoan baino 5.806 langabe gutxiago zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.