Ia jai

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Ez gaur txupinazo eguna delako, baina AEBetan jai duten bakoitzean, burtsan ia jaiegun bihurtzen da egun hori. Atzo, esaterako, 1.290 milioiren salerosketa baino ez zen izan. Egun arrunt batean izaten denaren erdia edo, gutxi gorabehera. Gehitu horri Santanderrek (-%0,94), Edurnezurik (-%0,39) eta BBVAk (-%0,47) galerak izan zituztela, eta on bezain harrigarritzat jo behar da Ibex-35 (+%0,33) indizearen azken emaitza positiboa izatea. Egia Inditex (+%1,17) eta Repsol-YPF (=) portatu zirela, baina, nagusiki, Abertisen (+%12,16) kurrinkak izan ziren atzo hizketagai ia bakar. Itxura denez, LaCaixa, ACS (+%5,36) eta CVC kapital arrisku taldeak Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) egin asmo duten azpiegitura kudeatzailearen %100aren gainean. Criteriak (-%0,58) ez zuen zirkinik egin. Mozkin berriak iritsi bitartean, enpresen salerosketak edo prezio erregulatuen inguruko akordioak baino ezin espero; Renovables (+%5,06) lekuko.



Iberdrola. Burtsako danbatekoen ostean iritsi zaizkie Moody's eta S&P rating etxeen kualifikazioaren joera txartzeak Red Electricasi (-%0,34) edo Iberdrolari (+%1,04). Ehiztariek iragarritakoa baieztatu baino ez dute egin, beste behin. Espainiako Gobernuak zeresan handia du, oro har, energia enpresen burtsako bilakaeran. Oraingoz, energia berriztagarriei gainsariak behin-behinean baino ez jaisteko ostiraleko akordioa ederki ospatu zuten atzo Abengoaren (+%9,08), Renovablesen (+%5,06) nahiz Accionaren (+%7,39) kotizazioek, kontsumitzaile eta zergapekoen bizkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.