Ez da ezusterik izan. Jose Maria Vazquez Eguskizak Cebek Bizkaiko patronaleko lehendakari izateari utzi dio gaur goizean, eta Iñaki Garcinuñok hartu dio lekukoa. Gehiengo "izugarriz", Francisco Javier Aspiazu idazkari nagusiaren esanetan. Batasun irudia erakutsi dute, eta lehendakari berriak Vazquez Eguskizak egindako lana azpimarratu du zentzu horretan: "Patronal banatu bat topatu zuen duela hogei urte, eta batzea lortu zuen".
Datozen lau urteak gogorrak izango direla onartu du Garcinuñok, giro ekonomiko zailean. Une honetan negoziazio kolektiboaren blokeoak garrantzia handia duela esan du, eta horretarako "mahai guztietara" joango da patronala. Baina horretarako sindikatu batzuk mugitu egin beharko dute. Eta horretarako egungo lan erreforma onartzea eskatu die, "ekonomia bultzatzeko aproposa" delako. "Orain arteko legea bete egin dugu guk, beraz, sindikauei eskaera egiten diogu eurek ere berdina egin dezatela orain".