IATetako langileek lanuzteak egingo dituzte
DONOSTIA. Irungo eta Urnietako (Gipuzkoa) ibilgailuen azterketa teknikorako langileek zortzi orduko lanuzteak egingo dituzte martxoaren 27an eta apirilaren 16an, 18an eta 26an, 10:45etik 18:20era arte. Lanuzteak egingo dituzte, lan hitzarmena berritu gabe dutelako. Aurreko hitzarmena sinatu aurretik ere lanuzteak eta grebak egin zituzten, zazpi hilabetean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu