Petronorren irabaziak %54,8 gutxitu ziren 2008an, petrolioaren prezioaren jaitsiera eta finantza krisiaren ondorioz, Josu Jon Imaz enpresako presidenteak jakinarazi duenez. Dena den, iaz 133,8 milioi euroko etekin garbia izan zuen.
Hala ere, iragarri du egoerari aurre egiteko abian jarriko dituzten neurriek ez dutela Muskizko (Bizkaia) koke plantan eraginik izango. Planta inbertsio "estrategikotzat" jo du Imazek. 2011ko udaberrirako martxan jartzea aurreikusten du Petronorrek.
Nahiz eta "gerrikoa estutu" beharko duten, inbertsioei eutsiko diela nabarmendu du Petronorreko presidenteak.
Bilboko portuan biodiesel planta eratzeko lanek bi urteko geldialdia izango dutela ere jakinarazi du. Bitarte horretan 200.000 tona bioerregai erosiko dizkio Petronorrek Bilboko portuko enpresa bati; bi urteko kontratua egin dute.
ekonomia
Iaz %55 gutxitu ziren Petronorren irabaziak
Dena den, iaz 133,8 milioi euroko etekin garbia izan zuen. Petrolioaren prezioaren jaitsiera eta finantza krisiaren ondorioz hartuko dituzten neurriek Muskizko koke plantan ez dutela eraginik izango iragarri du Josu Jon Imaz presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu