Langabezia

Iazko uztailarekin alderaturik, gora egin du langabeziak Hego Euskal Herrian

Ekainetik langabezia jaitsi arren, iaz hilabete berean zeudenak baino 16.000 langabe gehiago daude. Guztira, 222.572 dira, eta langabezia tasa %17,07 da lau lurraldeetan. Araban handitu egin da langabe kopurua: iazko datuen aldean, %11,20 igo da.

2013ko abuztuaren 2a
19:04
Entzun

Langabezia jaitsi egin da azken hilean Hego Euskal Herrian. Ekainean baino 2.862 langabe gutxiago da, urtero udan ohikoa izan ohi den jaitsiera jarraituz. Iazko datuekin alderatuta, ordea, 16.000 gehiago dira lau lurraldeetan dauden langabeak. Langabezi tasa %17,07koa da Nafarroa, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban.

Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan jaitsi da langabezia ekainetik. Araban, berriz, %0,61 igo da, eta iazko datuei erreparatuta, hori da igoera handiena jasan duen lurraldea, %11,2 igo baita langabezia; Araban, 2.780 langabe gehiago daude.

Datuei sektoreka erreparatuz gero, Araban adibidez, industria izan da langabeei dagokienez igoera handiena izan duena (84 langabe gehiago). Bizkaian eta Gipuzkoan izan diren langabeen erdia baino gehiago zerbitzuen sektorearen igoeragatik izan da (961 eta 583 langabe gutxiago, hurrenez hurren). Eraikuntza izan da, aldiz, langabeen erregistroan beherakada handiena izan duen sektorea (228 langabe gutxiago).

Langabe gutxiago egoteak, baina, ez du zertan esan nahi lanpostuak sortu direnik: INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, duela hiru hilabete baino 400 okupatu gutxiago daude Hego Euskal Herrian, eta biztanleria aktiboak ere erorketa handia izan du (12.600 lagun gutxiago daude lan merkatuan, eta 20.000 gehiago dira erretiratuak, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, INEren arabera).

Datuak

Araba: uztaila bukaeran, 27.596 langabe.


Ekainetik, +168 (+%0,61); iazko uztailetik, +2.780 (+%11,2).

Bizkaia: uztaila bukaeran, 96.283 langabe.


Ekainetik, -1.799 (-%1,83); iazko uztailetik, +7.398 (+%8,32).

Gipuzkoa: uztaila bukaeran, 47.714 langabe.


Ekainetik, -789 (-%1,63); iazko uztailetik, +3.604 (+%8,17).

Nafarroa: uztaila bukaeran, 50.979 langabe.


Ekainetik, -442 (-%0,86); iazko uztailetik, +2.192 (+%4,49).

Hego Euskal Herria: uztaila bukaeran, 222.572 langabe.

Ekainetik, -2.862; iazko uztailetik, +15.974.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.