Ibaiak, alternatiba eta arazo

2023ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun

Europako ibaien egoera ere arazo bat izaten ari da garraioarentzat. Ur nabigazioa funtsezkoa da Rhin edo Danubio inguruko herrialdeetan, hala nola Herbehereetan, Alemanian eta Austrian. Herbehereetan, adibidez, zama guztiaren %40 mugitzen da horrela.?

Bruselaren helburua da garraio mota hori %25 handitzea 2030erako eta %50 2050erako. Ordurako karbono isuriak %90 murriztu nahi ditu, merkantziak errepideetatik eta hegazkinetatik atereaz eta ibaietara eta trenetara eramanez. Baina Eurostaten arabera, ibai garraioa gutxitzen ari da urtez urte: 2022an %10 murriztu zen. Arrazoia, lehorteak.

Rhin ibaiak eta haren ibaiadarrek, adibidez, gero eta ur maila baxuagoak dituzte, eta udan bakarrik ez. Urte hasieran, nabigazioa murriztu zuten leku batzuetan, eta horrek ere eragina izan du Alemaniaren susperraldi geldoan.

Europako Batzordea kezkatuta dago, baina arazoak ez du konponbide errazik. Mahai gainean duten aukeretako bat da ibaiak sakontzea eta zabaltzea, baina horrek ekosistemei kalte egiteko arriskua dakar. Ibaien garraioa handitzeko asmoa ere kritikatu dute talde ekologistek, horrek uraren kutsadura areagotu dezakeelako, itsas garraioaren isuriak murrizteko neurri ausartak hartzen ez badira behintzat.

Gehiago irakurri.Salatu dute eskasa dela itsas garraioaren isuriak murrizteko akordioa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.