2011 arteko eskaerak bazituen, baina likideziarik ez ekoizpen kostuei aurre egiteko. Hala hasi ziren arazoak Ibarrako Gorostidi paper enpresarentzat (Gipuzkoa). Enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu zuen gero enpresak, eta langileek hainbat hilabetetako soldatak ez zituzten garaiz jaso. Baina ELAk jakinarazi duenez, «langileen eta erakundeen konpromisoari esker», irekita jarraitu ahalko du Gorostidik.
Sindikatuaren arabera, «enpresa aurrera ateratzeko apustua egiten duten guztien» lanpostuak mantenduko dira. Horrez gain, aurretiazko erretiroetarako aukera emango du enpresak, eta beren borondatez alde egin nahi dutenei ere bidea erraztuko die. Era horretan, eskaerei aurrera egiteko aukera izateaz gain, enpresaren ingenieriako know how-a salbatu eta Espainiako, Latinoamerikako eta Asiako merkatuak garatu ahal izango direla dio sindikatuak. 167 langile ditu Gorostidik, eta zeharka beste 600 pertsonari ematen die lana.
Orain dela urtebete pasa hasi ziren proiektua prestatzen. Aurrera irteteko, espezialisten eta erakundeen laguntza ezinbestekoa izan dela nabarmendu du ELAk.
Ibarrako Gorostidi enpresak irekita jarraituko du
ELAk jakinarazi duenez, langileen eta instituzioen konpromisoari esker egingo dute aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu