ekonomia

Iberdrola dorrearen inaugurazioa, protesta artean

Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatu dute hainbat talde eta sindikatuk dorrearen kanpoaldean. Beste hainbat lagun Espainiako errege-erreginen bisitaren aurka agertu dira.

2012ko otsailaren 21a
18:01
Entzun

Bilboko Iberdrola dorrea inauguratu dute gaur eguerdian, eta, bien bitartean, hainbat alderdi eta sindikatuk protesta egin dute dorrearen kanpoaldean, Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatzeko. Horiekin batera, M-15 mugimenduko hainbat kidek Espainiako errege-erreginen bisitaren aurka egin dute protesta.

Errege-erreginekin batera bildu dira inaugurazio ekitaldian Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea, baita beste 400 bat gonbidatu ere.

Abandoibarra pasealekuan dago dorrea, eta Cesar Pelli arkitekto argentinarrak diseinatu du. 62.000 metro karratu ditu, 41 solairu eta 165ko metroko altuera. Goiko pisuan, heliportu bat dauka.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.