Euskal enpresak

Iberdrolak 2.840 milioi euroko irabazia izan du 2012an, iaz baino %1,3 gehiago

Nazioarteko negozioak "barne merkatuaren jaitsiera" orekatu duela esan dio enpresak Espainiako CNMV balio merkatuaren kontseiluari.

xabier martin
2013ko otsailaren 14a
10:35
Entzun

2.840,7 milioiko irabazi garbia lortu du Iberdrolak joan berria den urtean. Emaitzak %1,3 hobetu ditu 2011. urtarekin alderatuta. Irabazi horiek  lotura handia dute energia alorreko euskal multinazionalak hainbat aktibo saltzeko hartu duen erabakiarekin. Estrategikotzat jotzen ez dituen aktiboak saldu ditu 2012an, 850 milioi euroko balioarekin.

Konpainiak esan duenez, %36 egin dute behera irabaziek "Espainiako merkatuan". 862 milioi euroko irabazia lortu du merkatu horretan; 2000. urteko mailara jaitsi da horren bestez merkatu hori Iberdrolarentzat.  Maila handi batean Rajoy administrazioak argindarraren alorrean egindako araudi aldaketari egotzi dio enpresak irabazien jaitsiera.

Dena den, Ignacio Sanchez Galanek zuzentzen duen multinazionalak emaitza onak lortu ditu nazioartean. 1.979 milioi euroko irabazi garbia erakusten du balantzeak, enpresaren irabazi osoaren %70. Aurreko urtearekin alderatuz %35 hazi da negozioa.

Krisia hasi zenetik "emaitza orekatuak" lortu dituela gogorarazi du Iberdrolak, kudeaketa egoki bati esker; esaterako, iaz 428,7 milioi euro saldu zituen aktiboetan.

Taldearen salmentak 34.200 milioi euro arte hazi dira, 2011. urtean baino %8,1 gehiago. Aldi berean, zorra 1.400 milioi eurota jaitsi dute. "Barne merkatuak" ez du askorik lagundu zenbaki horien lorpenean. Ekoizpena %15,5 jaitsi da 2012an, Espainian; jaitsiera %40koa da ekoizpen hidroelektrikoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.