Iberdrola euskal enpresak iaz ere, krisi ekonomikoa izan arren, diru irabaziak izan zituen, berak gaur jakinarazi duenez. Hain zuzen, 2.860,6 milioi euroko etekina eduki zuen, 2007an baino %21,5 handiagoa.
Energia berriztagarrien eta nazioarteko negozioak ondo joan izana (irabazien %57) eta aktiboen salmenta izan dira, Iberdrolak dioenez, emaitza horren gakoetakoak.
Iaz %13,5 hazi zen enpresaren ekoizpena, 141.268 gigabatio orduko arte (GWh). Horietatik 26.534 Erresuma Batukoak izan ziren, 8.565 Ameriketako Estatu Batuetakoak; 2007ko apiriletik bi herrialde haietan ere negozioa egiten dabil Iberdrola, ScottishPover erosi zuenetik.
EkoNOMIA
Iberdrolak 2.860 milioi euro irabazi zituen iaz, 2007an baino %21,5 gehiago
Energia berriztagarrien eta nazioarteko negozioak eta aktiboen salmenta izan dira emaitza horren gakoetakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu