Iberdrolak %5,8 gutxiago ekoitzi du iraila bitarte
BILBO. Urtarriletik irailera orduko 107.822 gigawatt argindar sortu du Iberdrolak, iaz garai berean baino %5,8 gutxiago, Espainiako Balio Merkatuko Batzordeak jakinarazi duenez. Azken bederatzi hilabeteotan, Espainian %10,9 argindar gutxiago ekoitzi du eta %15,8 gutxiago Erresuma Batuan. Aldiz, AEBetan %12,8 hazi du ekoizpena, Latinoamerikan %3,4 eta munduan %22,7.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu