Iberdrola euskal enpresak jakinarazi du 2010. urteko lehen sei-hilekoan garbian 1.467,2 milioi euro irabazi dituela. Irabazi ezohikoak kontuan hartzeke, etekinek %7,3 egin dute gora iaztik. "Plusbaliak txikiagoak" izan direla kontuan hartuta, berriz, irabaziek %2,6 egin dute behera.
Denera 3.835,6 milioi euroko sarrerak izan ditu aurten orain arte -aurreko urtean baino %11,7 gehiago-; batik bat, inbertsioei esker, Iberdrolak esan duenez. Ekoizpenak %14,2 egin du gora. 2010ean irabaziak handitzea espero duela dio arlo elektrikoko enpresak, "estrategia ona" duela iritzita.
Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan inbertsio handiak egin dituela azaldu du, "egonkortasun handiagoa duten herrialdeak direlako".
ekoNOMIA
Iberdrolak aurten orain arte 1.467 milioi euro irabazi ditu
Irabazi ezohikoak kontuan hartzeke, euskal enpresaren etekinek urteko lehen sei-hilekoan %7,3 egin dute gora iaztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu