Urteko lehen bederatzi hilabeteetan Iberdrolak aurreko urteko epe berean baino %2 gehiago irabazi du, gaur goizean Balio Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV) jakinarazi duenez. Zehazki, 2.069,6 milioi euro garbi irabazi ditu. Lehen datuen arabera, 22.978,5 millones de euro fakturatu ditu irailera bitartean, eta fakturazio hori iazkoarekin alderatuta %16,1 da handiagoa.
CNMV-en arabera, taldearen dibertsifikazioak atal ezberdinen eboluzioeen arteko oreka ahalbidetu du, eta modu horretan hainbat esparrutan egin du gora Iberdrolak, negozio guztietan hobetuz. Ekonomiaren hobekuntza horrekin AEBetan eta Erresuma Batuan handitzen jarraitu nahi du, eta aldi berean, gora datozen beste herrialde batzuetan, esate baterako, Mexikon, Brasilen eta Europa ekialdekoetan, energia berriztagarrien aldeko apustua egin.
EKONOMIA
Iberdrolak iaz baino %2 gehiago irabazi du urteko lehen bederatzi hilabeteetan
Irailera bitartean 22.978,5 milioi euro fakturatu ditu, eta irabazi garbia 2.069,6 milioi eurokoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu