EKONOMIA

Iberdrolarekin "gardentasunez" jokatzeko eskatu dio Jaurlaritzak Boliviari

Enpresari "bidezko" kalte-ordainak ematea galdegin dio gobernuak Evo Moralesi.

2012ko abenduaren 31
14:30
Entzun

"Justiziaz" eta "gardentasunez" jarduteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Boliviako Gobernuari Iberdrolak herrialde horretan dituen lau enpresa nazionalizatzeko prozesuan. Halaber, Jaurlaritzak babesa azaldu dio Iberdrolari.

Ohar bat argitaratu du Jaurlaritzak, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat eskatuz lau enpresak nazionalizatzeko. Gobernuak espero du negoziazio prozesu hori Iberdrolari "justiziaz" dagozkion kalte-ordainak emanez amaitzea.

Iberdrolaren lau filial nazionalizatzeko asmoa azaldu zuen larunbatean Evo Morales Boliviako presidenteak, Oruron eta La Pazen argindarragatik ordaintzen dutenaren eta herrialdeko gainerako lekuetan pagatzen dutenaren arteko aldea handia dela argudiatuta. "Bidezko kalte-ordaina" agindu zuen Evo Morales presidenteak, eta "balio erreala" kobratzea espero du Iberdrolak

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.