Lan Gatazka

Iberiarekin akordiorik ez dute lortu eta grebari eutsi diote pilotuek

Atzo arratsaldean egindako bileraren bertsio bana eman zuten atzo Iberiako pilotuek eta zuzendaritzak. Pilotuek nahi dute Iberiak «idatziz» bermatzea etorkizunean Catair kostu merkeko konpainiaren sorreraren ondorioz ez direla euren lanpostuak murriztuko. Sepla pilotuen sindikatukoaren arabera, Iberiak ez zien atzo ezer aurkeztu. Iberiaren arabera, berriz, Seplak ez zuen irakurri ere egin aurkeztutako dokumentua, eta greba atzera botatzeko «interes gutxi» duela uste du.

2006ko uztailaren 11
15:30
Entzun
Gauza bat dago argi. Aste osorako Seplak deitutako grebak bere horretan jarraituko du. Aire konpainiaren arabera, pilotuei etorkizunean euren lanpostuei eutsiko dietela dioen dokumentua aurkeztu diete. Lehen puntuan zehazten da Iberiak Catairren duen partaidetzak «inongo kasutan ere» ez duela pilotuen lanpostuetan eragingo.

Etendako hegaldiak

Guztira. Iberiak gaur 239 hegaldi etengo ditu. Igandera arte deituta dago greba eta ez bada akordiorik lortzen, Iberiak 1.580 hegaldi inguru (herena) bertan behera utziko ditu. Kalkulatu denez, grebak 200.000 bezerori eragingo die.

Euskal Herrian. Egunero 22 hegaldi (gaur barne) etengo ditu Iberiak. Loiutik Bartzelonara (bi) eta Madrilera (zazpi) zuzendu beharreko bederatzi hegaldi etengo dira;Bartzelonako Prats aireportuik bina hegaldi, eta Madrilgo Barajasetik beste zazpi. Hondarribia eta Noain helburu eta abiapuntu duten hegaldi bana etengo dira ere.

Europa. Penintsulako eta Europako hegaldien erdiak etengo ditu Iberiak. Barajas izango da eragin gehien izango duen aireportua. Egunero, 180 hegaldi inguru etengo ditu.

Zerbitzu minimoak. Penintsulatik Kanariar eta Balear irletara, eta Afrika zein Ekialde Hurbilerako hegaldi guztiak ziurtatuta daude. Distantzia handiko gehienak baita ere. Europakoak, berriz, erdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.