Ibermaticak 7,5 milioi euro irabazi ditu 2011n
DONOSTIA. 2010ean baino %2,7 gehiago irabazi zuen Ibermaticak joan den urtean, guztira 7,5 milioi euro —irabazi gordinak dira—. 144 lanpostu ere sortu zituen, eta gaur egun 3.324 laguneko lantaldea dauka. Emaitzekin gustura dago enpresa, «informazio teknologien sektoreak krisi sakona duelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu