IBILGAILU GEHIAGO. Saltoki handiek autoak saltzeari muzin egin diote

Oraintsu utzi du Eroskik, «arauak oso estuak» direla argudiatuta

Iker Aranburu.
2004ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Bi urte baizik ez du iraun esperientziak. Joan den astearen hasieran, Eroskik iragarri zuen autoak saltzeari utziko ziola. Argudiatutako arrazoia: gaur egungo legediarekin ezinezkoa dela autoak salmenta gune ohikoetatik kanpo saltzea eta negozioa egitea.

Leku bakarrean jarri zuen Multi-Auto izeneko denda Eroskik, Basauriko Bilboko merkataritza gunean, hain zuzen ere. Esperientzia pilotu bat zen, arrakasta izanez gero, beste saltoki batzuetara zabaldu behar zuena. «Emaitza komertzial onak» izan arren, denda ixtea erabaki du MCC taldeko konpainiak. «Liberalizazioa etorriko zen itxaropena bagenuen, baina ez da horrela gertatzen ari; ezin dugu nahiko genukeen eskaintza osatu eta baldintza horietan ez du jarraitzea merezi», aitortu zioten Eroskiko iturriek Berriari. Eroski kexu da, arauak arau, ezin duela kontzesionarioek baino auto merkeagorik eskaini.2002. urtearen amaieran ekin zion auto salmentaren liberalizazioari Europako Batasunak, nahiko kinka txarrean zegoen sektoreari bultzada eman nahian. Hasierako epe batean, merkataritza gune handiei bitartekari lan egiteko parada eman zien Bruselak, eta ondoren etorri behar zuen salmenta libreak. Hots, saltoki bakarrean marka desberdinetako ibilgailuak erosteko aukera.Europako Batzordeak, baina, atzera egin zuen eta azkenean autogileen esku utzi zuen ibilgailuak non saldu erabakitzea. Autogileek ohiko saltokiak hobetsi zituzten, salmentak eta haren ondorengo negozio mamitsua konponketak, errekanbioakÉ hobeto kontrolatzen dutelako horrela.

Etorkizunean, agian, bai

Gauzak horrela, Hego Euskal Herriko saltoki handietan ez da etorkizun hurbilean autorik erosi ahal izango. Carrefour-ek bazuen asmoa, baina beste lehiakideen porrotak atzera egitea behartu dute. Alcampok ere proba egin zuen Madrilen, baina Eroskik baino gutxiago iraun du esperientziak.

Edonola ere, MCCko konpainiak ez du baztertu epe ertainean berriro autoak saltzeari ekitea. Horretarako, ordea, ezinbestekotzat du lege «estuegia» aldatzea. «Ziur gaude hori dela nahitaezko bidea eta lehenago edo beranduago gertatuko dela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.