IEAk berriz igo ditu kontsumo aurreikuspenak
PARIS. Nazioarteko Energiaren Agentziak (IEA) hilabetean bigarren aldiz zuzendu ditu petrolio kontsumoari dagozkion aurreikuspenak. Orain uste du aurten egunean 87,3 milioi upel kontsumituko direla munduan, duela hilabete uste zuenbaino 380.000 upel gehiago. Aurreikuspenak betetzera, aurten iragan urtean baino %2,9 petrolio gehiago kontsumituko da munduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu