INBERTSIOAK

I+G gastua jaitsi da Nafarroan ere

INEren arabera, 2014an bere BPGaren %1,75 inbertitu zuen Nafarroak ikerketan eta garapenean.

Iker Aranburu.
2015eko azaroaren 24a
08:58
Entzun

INEk gaur goizean zabaldutakoaren arabera, 313 milioi euroko gastua egin zuten Nafarroako enpresek, erakundeek eta irakaskuntza zentroek ikerketan eta garapenean (I+G).

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere jaitsi zen I+G gastua, %1,7 hain zuzen ere. Horrenbestez, INEk kalkulatu du beren BPGaren %2,03 doala jarduera horietara. Datu hori ez dator bat joan den ostiralean Eustatek hiru lurralde horientzat emandakoarekin. Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeak %2,1ko jaitsiera neurtu zuen atal horretan eta inbertsioa BPGren %1,93ra iritsi zela esan zuen. Eustatek 1.289,8 milioi euroko inbertsioa kalkulatu zuen I+Gn, eta 16 milioi gehiago INEk (1.306 milioi).

Espainian ere behera egin du ikerketari eta garapenari jarritako diruak: 12.820 milioi euro izan dira, %1,5 gutxiago. BPGaren %1,23 bideratu zuen atal horretara. Madrilek (%1,68) eta Kataluniak (%1,47) gainditzen dute batez besteko hori, eta oso azpitik geratu dira beste erkidegoak: %1,03 Andaluziak, %1,02 Valentziak, %0,91 Aragoik, %0,87 Galiziak, %0,67 Extremadurak...

Espainian enpresek egin dute I+G gastuaren %52,9, beste %28,1 goi irakaskuntzak eta %18,8 administrazio publikoek. Hego Euskal Herrian askoz indar gehiago egiten dute enpresek. Eustaten arabera, EAEn enpresek %75 inbertitu dute, %18,4 erakunde publikoek eta %6,5 goi mailako irakaskuntzak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.