Finantza merkatuak ulertezinak dira. Herenegun, Mario Draghiren, Mariano Raxoiren eta Mario Montiren agerraldien ostean, burtsek galera handiak izan zituzten, eta Espainiaren arrisku sariak asko igo ziren. Atzo ez zen ezer aldatu, Raxoiren agerraldia baino ez. Hala ere, burtsek herenegun galdutakoa berreskuratu zuten, eta arrisku sariak jaitsi egin ziren. Madrilgo Ibex 35ek %6ko igoera izan zuen, Milango Mibek %6,34koa, Parisko CAC 40k %4,38koa, eta Frankfurteko Daxek %3,93koa.
Espainiaren arrisku saria 543 puntuan geratu zen, herenegun baino 52 gutxiago. Hamar urterako zor bonuen interesa %6,85ekoa izan zen, herenegungo %7,17aren azpitik.
Igoera ikusgarriak Espainiako eta Italiako burtsetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu