ekonomia

Igorreko Negarra enpresak 59 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu du

Langile batzordeak egungo egoerari aurre egiteko neurriak negoziatzea proposatu zion zuzendaritzari, baina jarritako baldintza langilerik ez kaleratzea zen. Langileak bihar bilduko dira, enpresaren erabakia salatzeko egingo dituzten mobilizazioak adosteko.

2012ko apirilaren 3a
14:37
Entzun

Igorreko (Bizkaia) Negarra enpresak 59 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu du; tximinia eta galdara elektrikoak egiten ditu enpresak, eta guztira 177 langile daude.

Langile batzordeak egungo egoera gainditzeko neurriak negoziatzea proposatu zion Negarrako zuzendaritzari, baina langilerik ez kaleratzeko eskatu zion.

Batzordea CCOO sindikatuko zortzi kidek eta LABeko batek osatzen dute. Bi sindikatuetatik salatu dute kaleratuak izan daitezkeenen artean 54 urteko langileak daudela, baita enpresan 35 urteko antzinatasuna dutenak ere.

Espedientea Espainiako lan erreformaren legediari jarraiki tramitatuko da, eta beraz, espedienteak ez du Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso beharko.

Langileek biltzar orokorrera deitu dute biharko, neurri horren aurkako mobilizazioen inguruan adosteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.