Barakaldoko (Bizkaia) Ikea lantegiko enpresa batzordeko sindikatuek —UGT, ELA, LAB eta CCOO— salatu dute azken asteotan sei lagun kaleratu dituztela, "justifikaziorik gabe". "Langileak botatzeko arrazoia etekin eskasia dela jakinarazi dute, baina arrazoia "oso subjetiboa" dela uste dute sindikatuek.
Gainera azaldu dute enpresak lanaldiak murriztu dituela eta pertsona jakin batzuei profesional izaera kendu dietela, beste lan kategoria batzuetara jaitsiz; artean dira, besteak beste, haurdun dauden emakumeak. Neurri horien aurkako elkarretaratzea egin dute zenbait langilek gaur, Barakaldon.
Krisia hasi zenetik, Ikeak "justifikatu gabeko" 100 kaleratze egin dituela adierazi du enpresa batzordeak, "lan erreforma berriaren gerizpean". Batzordeak esan du jarrera hori ez dela ulergarria, enpresak irabazi garrantzitsuak izan baizituen iaz.