Ikeak 2.996 milioi euro irabazi ditu, %10 gehiago
STOCKHOLM. Ikeak 2.996 milioi euroren irabaziak izan ditu 2011n, 2010ean baino %10 handiagoak. Talde suediarrak %12 handitu ditu irabazi operatiboak, eta %7 salmentak. Mikael Ohlsson presidente eta zuzendari exekutiboak adierazi duenez, ia merkatu guztietan handitu dute merkatu kuota, eta lehengaiak garestitu arren, prezioak %2,6 jaitsi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu