Ekonomia

Indar enpresan berriz ere normaltasun handiz ari dira lanean

Sute handia izan zen Beasaingo lantokian ostiralean, eta gaur dagoeneko jardunaren %75ean ari ziren lanean.

2008ko urtarrilaren 14a
18:00
Entzun
Sute handia gertatu zen lehengo ostiralean Indar Beasaingo (Gipuzkoa) lantokian, baina ari dira martxa hartzen eta dagoeneko normaltasun handiz ari dira lanean, jardunaren %75ean, gaur zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Indar enpresaren arduradunek diote "asteburuan lan handia" egin dutela suteak eragindako kalteak-eta konpontzen. Tailerretako batean piztutako suak kalte material handiak eragin zituen lantegiko pabiloietako batean eta bulegoetako laugarren solairuan. 10.000 metro kuadroko pabiloia erabat kiskali zuen suak; hain zuzen ere, haize errotentzako generadoreak eta bonba hidraulikoak egiten dituzten tailerrak, eta tailer horietako bulegoak. Sutearen ondorioz, ostiralean bertan erabat eten zuten jarduna Indarren. Haize errotentzako generadoreak eta bonba hidraulikoak egiten dituzten lanak beste pabilioi batzuetan egingo dituzte hemendik lasterrera.

700 lagunek egiten dute behar Indarren, eta beste tailer txiki askori ere ematen die lana. Lantegiaren ondoan beste pabiloi bat ari dira egiten, eta handitzeari eutsiko diotela jakinarazi dute Indarreko zuzendariek. Pabiloi berri horrekin, mila pertsonako plantila izatea espero dute gutxi barru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.