Enpresak

Indarrek eskuratu du Gipuzkoako enpresa saria

 RTS, Ederfil Becker eta Nem Solutions ere saritu ditu Gipuzkoako Bazkundeak.

Beasainen dago Indar enpresa. INDAR
Miren Garate.
2015eko martxoaren 13a
11:36
Entzun

Aberastasunaren eta enpleguaren sortzaile gisa enpresek egiten duten lana saritzea du helburu Gipuzkoako Bazkundeak banatzen duen sariak. Aurten Beasaingo (Gipuzkoa) Indarrek eskuratu du nagusia. 2008ko krisi orokorrari, sektore eolikoak izandako inbertsioen murrizketari eta azpiegiturak erre izanari aurre egin ostean, iaz lortutako emaitza aipagarriak nabarmendu ditu bazkundeak.

129 milioi euroren salmentak ditu Indarrek, eta esportatu egiten du %85. Makina elektriko birakarien ekoizle nagusia da gaur egun Euskal Herrian, eta energiari lotutako sektore ugaritan aritzen da. Beasainen ez ezik AEBetan eta Mexicon ditu ekoizpen plantak, eta beste 30 merkataritza delegazio eta zerbitzu teknikoa emateko 25 zentro Europan, Amerikan eta Asian.

Enpresaren nazioartekotze saria Mendaroko RTSk eskuratu du; industriako enpresa ertain edo txikiarena Legorreta eta Alegiko Ederfil Beckerrek; eta zerbitzuetako enpresarena, Donostiako Nem Solutionsek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.